Berdinketa partidu polit batean

<![endif]-->

Pasaden igandean Urduñak Derioren kontra neurtu zen partidu polit batean. Partidua gorritxoen bi aukerekin hasi zen baina Tyerrik zuzendutako taldeak ez zuen sorterik izan. Bostgarren minutuan kanpoko taldeak falta jaurtiketaren bitartez gola lortu zuen, horrela Deriok Urduñaren aurren jartzen zen markagailuan.

Urduñatarrek ez zituzten besoak jaitsi eta berdinketaren golaren bila joan ziren. Bost minutu geroago, korner bat errematatu ostean, Ane Arbietoko taldearen lehen gola eskuratu zuen. Baina poztasuna ez zen asko iraungo, hiru minutu pasa eta gero Derioko taldeak markagailuan aurretik jarri zen.

Lehenengo zatia oso berdinduta egon zen. Urduñako aldetik Txitik oso aukera ona izan zuen partidua berdintzeko. Atzelarietaz urrundu zen baina bere jaurtiketa zutoinaren albotik kanpora joan zen.

Bigarren zatian kanpoko taldeak atzean gelditu ziren eta gorritxoek golaren bila joan ziren. Hirurogei eta hamabost minutuan Maitanek atzelarien urruntze txar bat aprobetxatu ostean atezaina gainditu zuen jaurtiketa gurutzatu bat egin eta gero.

Baina gorritxoek ez ziren markagailuarekin adostu eta garaipenaren golaren bila joan ziren. Deriok bigarren zatian izan zuen aukera bakarra oso ondo aprobetxatu zuen eta markagailuan aurrean berriz jarri zen. Partidua bukatzeko lau minutu geratzen zirenean Txitik areako aldean baloiarekin egin zen eta jaurtiketa sendo batekin partiduko azken gola sartu zuen. Horrela partidua hiruna geratzen zen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide