Bost gol etxetik kanpo sailkapenaren hirugarren postua eskuratzeko

Pasaden igandean Urduñako neskek Ibarsusi bisitatu zuten, ez ohiko ordutegi batean,  Berrio-Otxoaren aurka jokatzeko. Partiduko laugarren minutuan Loreak area barruan zegoen baloi bat errematatu zuen eta urduñatarren lehenengo gola lortu zuen.

Zazpigarren minutuan Estik area albotik egindako erdigune batek ate barrura sartu zen markagailuko bigarren gola eskuratuz.

Bigarren goletik aurrera, Tyerrik zuzendutako taldeak partiduaren kontrola eraman zuten aurkarien gol aukerarik jaso gabe. Baina Urduñako gol aukerak maiztasun handiarekin ailegatu ziren. Maitanek hirugarren goletik oso hurbil egon zen atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean, baina Berrio-Otxoaren jokalaria baloia urrundu zuen.

Atsedenera joan aurretik Maitanek beste aukera bat izan zuen atezainaren aurrean, baina bere jaurtiketa zutoin albotik joan zen.

Atsedena hasi eta hamasei segundo geroago Loreak Urduñako hirugarren gola lortu zuen. Tyerrik zuzendutako taldeak ez zuen erritmoa jaitsi eta lau minutu geroago laugarren gola iritsiko zen Estik jaurtitako korner baten ondorioz. Erdilaria kornerra jaurti eta Maitaneren errematea atzelari bati ukitu ostean ate barrura sartu zen.

Gorritxoek aukerak izaten jarraitu zuten, baina aurkariek ez zituzten besoak jaitsi eta ohoreko gola sartzea lortu zuten hirurogeita hamargarren minutuan. Etxeko taldearen golaren ostean, Maitanek Berrio- Otxoaren atera bakarrik zihoanean, erdilariaren atzetik atzelari batek falta egin zion eta kanporatua izan zen. Horrela, etxeko taldeak hamar jokalariekin geratu zen partiduko azkenengo minutuetan.

Laurogeita bostgarren minutuan Martak gol polit bat sartu zuen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Horrela, markagailua Berrio- Otxoa 1- 5 Urduña geratu zen. Honela, Tyerrik zuzendutako taldeak hirugarren postuan kokatzen da bederatzi punturekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide