Urduñak, hamar jokalariekin, Bizkaia kopako lehen partida galdu du

Pasaden larunbatean Urduñako neskek Erandioko Betiko Nesken kontra jokatu zuten Bizkaia kopako txapelketaren lehen partidan. Hainbat jokalariren falta zela medio, Tyerrik zuzendutako taldeak hamar jokalarirekin abiatu zen San Lorentzo zelaira. 

Lehenengo zatian gorritxoak oso gogor atera ziren, defentsan oso ondo  kokatuta eta kontran ateratzen saiatzen. Etxeko taldeak area kanpotik gola  sartzen saiatuzen, baina Edurnek bi geldiketa on egin zituen aurkarien gola  saihesteko.Urduñari aurkarien zelaira hurbiltzea kostatzen zitzaion, hala ere,  lehenengo zatiko aukera argiena Txitik izan zuen ate aurrean bakarrik  geratu ostean, baina bere jaurtiketa, ezkerraz egindakoa, kanpora joan zen.

Bigarren zatia oso ezberdin hasi zen. Edurnek eta Ekiñek ez ziren jokaldi  batean ondo ulertu eta Erandioko neskek aukera hori profitatu zuten  bigarren minutuan lehen gola sartzeko. Lehen gola sartu eta hamar minutu  geroago Erandioko Betiko Neskek bigarrena lortu zuten. Hortik aurrera  Tyerrik zuzendutako taldeak amore eman zuen, lehenengo zatian ahalegin  handia egin arren. Markagailu horrekin Edurnek penalti bat gelditu zuen, baina ez zen nahikoa  izan, Urduñak beste hiru gol jaso zituen. Horrela, markagailua bost eta huts  geratu zen Erandioko nesken alde.

Txapelketa hasi baino ez da egin eta ez dugu ahaztu behar Urduñako neskek pasa den denboraldian txapelketa irabazi zutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide