Atzo arratsaldean CD Orduñako neskek denboraldi berriari hasiera eman zioten

Atzo arratsaldean CD Orduñako neskek denboraldi berriari hasiera eman zioten. Horrela, gorritxoek pasa den denboraldia alde batera utzi dute, duela bi denboraldi lortu zuten txapelketa errepikatzeko asmoarekin. Taldeak urriaren 10ean hasiko du txapelketa Ibaiondo Nerbioiren kontra Arbieto zelaian.

Bestalde, CD Orduñak partida bat antolatu du hurrengo asterako. Partida orain taldean dauden neskek taldetik pasa diren neskekin neurtuko dira, Urduñako taldetik pasa diren neska guztiei omenaldia egiteko asmoz. Norgehiagokaren ostean jokalari guztiak elkarrekin bazkalduko dute Urduña hirian. Ez dago zalantzarik egun bikaina pasako dutela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide