Sinisteko arrazoiak

CD Orduña taldeko jokalariak, partidu batean.

Bi aste pasa dira CD Orduña taldeak Bizkaia Kopa txapelketaren bidea hasi zuenetik. Orain arte Tyerrik zuzendutako taldeak Ezkurdi “B” eta Leioako Emakumeak taldeekin neurtu da. Ezkurdi “B” taldearekin Urduñako taldeak sei eta lau galdu zuen. Leioako Emakumeak taldearekin gauzak ez ziren askoz hobeto joan, CD Orduñak bat eta hiru galdu baitzuen.

Duela bi urte Tyerrik zuzendutako taldeak Bizkaia Kopa txapelketa irabazi zuen. Hori dela eta, Arbietoko neskek gauza politak lortzea espero dute txapelketa honetan. Hala ere, denboraldiko bigarren atal hau ez da espero bezain ondo hasi.

Aste honetan, CD Orduña taldea Erandioko Betiko “B” taldearekin neurtuko da. Tyerrik zuzendutako taldea puntuak gehitzen hasi behar du txapelketa irabazteko aukerak izateko. Sinesteko arrazoiak daude eta hala egingo dute Urduñako neskek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide