Sentsazio onak berreskuratzen

Denboraldia ez zen ondo hasi CD Orduña taldearentzat, baina gorritxoak animoa berreskuratzen doaz azkenengo bi jardunaldietan bi garaipen lortu eta gero. Azkenengoa Mungia taldearen kontra lortu zuten pasa den larunbatean.

CD Orduñako neskek denboraldia bideratzen hasi dute azkenengo bi garaipenei esker. Tyerrik zuzendutako taldeak salto handia eman du sailkapenean zortzigarren postuan kokatu arte.

Azkenengo hiru puntuak Mungia taldearen aurka lortu zituen pasa den larunbatean Arbieto zelaian. Etxeko taldea Aneren golarekin aurreratu zen markagailuan. Horrela, CD Orduñako jokalari gaztea denboraldian golegile moduan estreinatu zen.

Bigarren zatia lehenengoa bezain ondo joan zen gorritxoentzat. Tyerrik zuzendutako taldea ez zen markagailu horrekin konformatu eta bigarren golaren bila atera zen. Nekanek izan zen egungo bigarren golegilea. CD Orduñako atzelaria korner jaurtiketa bat buruz errematatuta gola lortu zuen.

Hurrengo igandean, goizeko hamarretan, Arbietoko neskak Leioako Emakumeak “B” taldearekin neurtuko dira Sarriena zelaian garaipen boladari jarraiera emateko asmoarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide