Garaipen lasaia bostgarren postuan kokatzeko

CD Orduñak aurreko jardunaldiko porrota ahaztu zuen Basauriko taldeari dozena gol sartuz. Garaipena sailkapeneko bostgarren postua lortzeko balio izan zion Arbietoko taldeari.

Pasa den igandean denboraldiko laugarren garaipena iritsi zen Arbieto zelaira etxeko taldeak gol kopuru handia sartu eta gero. Lehenengo minutuetatik Tyerrik zuzendutako taldeak partiduaren kontrola izan zuen eta hala islatu zen markagailuan. Lehenengo zatia bederatzi eta huts bukatu zen gorritxoen alde. Maider lau gol sartu zituen, Paula Zaratek hiru eta bana Esti eta Nekanek. Azkenengo honek area kanpotik falta jaurtiketa ikaragarri baten bitartez lortu zuen gola.

Bigarren zatia ez zen asko aldatu, CD Orduña taldeak hainbat gol aukera izaten jarraitu zuen. Aukera guzti horien artean beste hiru gol eskuratu zituen Arbietoko taldeak. Maiderrek beste bi gol sartu zituen, horrela gorritxoak sei gol gehituko zituen bere zerrendan. Gainera, Olaitzek falta jaurtiketa baten bitartez lortu zuen taldeko azkenengo gola. Horrela, Tyerrik zuzendutako taldea bostgarren postuan jarri zen. Hurrengo igandean Arbietoko neskak Basauriko Kimuak taldearekin neurtuko dira hiru puntuak lortzeko asmoarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide