Erreakzioa berandua

CD Orduña taldeak garaipen joerarekin ematea kostatu egiten ari zaio denboraldiko bigarren zati honetan. Arbietoko neskek Urretxindorra IK. taldearen aurka lortutako garaipena ez zen nahikoa izan jaugin onari ongietorria emateko.

 

 

Tyerrik zuzendutako taldeak beste harri bat topatu dute garaipen joera berreskuratzeko bidean. Pasa den igandean Aiaraldeko neskek Mungia taldearekin neurtu ziren Legarda zelaian. Nahiz eta garaipena lortzeko ideiarekin atera, partiduko lehenengo zatia bat eta huts bukatu zen etxeko taldearen alde. Bigarren zatian Mungia taldeak bere bigarren gola eskuratu zuen korner jokaldi baten bitartez. Partidua bukatzeko 7 minutu geratzen zirenean, Esti Dueñasek markagailua bi eta bat jarri zuen.

Nahiz eta Tyerrik zuzendutako taldeak bigarren zatian hobeto jokatu eta hainbat gol aukera izan, ez zen markagailuari buelta emateko kapaza izan.

Hurrengo igandean, arratsaldeko lauetan CD Orduñak Leioako Emakumeak “B” taldearekin neurtuko dira Arbieto zelaian hiru puntuak lortzeko asmoarekin. Leioako neskek sailkapeneko zazpigarren postuan daude hogeita bost punturekin, Tyerrik zuzendutako taldeak baino bost puntu gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide