Denboraldiari agur esateko gogoekin

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2019ko mai. 8a, 18:11

CD Orduñak ez ditu denboraldiko bigarren atalean sentsazio onak eman. Jokatutako bi partidutik bi porrot eskuratu dituzte Aiaraldeko neskek.

Pasaden igandean Arbietoko neskak Leioako Emakumeak taldearekin neurtu ziren denboraldiko bigarren zatiko bigarren partiduan. Lehenengo zatia bat eta huts bukatu zen Leioko nesken alde. Bigarren zatia erabat aldatu zen CD Orduñarentzat. Leioako neskek nagusitasuna erakutsi zuten eta bigarren zatian beste zazpi gol sartu zizkioten Tyerrik zuzendutako taldeari. Porrot zabala denboraldiko bigarren zatiko bigarren eta azkenaurreko partiduan. 

Hurrengo igandean, arratsaldeko seietan, CD Orduña Berrio-Otxoarekin neurtuko da Arbietoko zelaian. Partidu horrekin, Aiaraldeko neskek denboraldiari bukaera emango diote hiru puntuak lortzen saiatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide