Puntu bat denboraldia bukatutzat emateko

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2019ko mai. 15a, 19:36

Ekainean Cristina Castilloren omenez jokatuko den futbol 8 txapelketa kontuan harturik ezean, CD Orduñak denboraldia bukatutzat eman zuen pasa den igandean Arbieto zelaian.

Pasa den igandean Aiaraldeko neskek Berrio-Otxoa taldearekin neurtu ziren denboraldiko azkenengo partidan. Gorritxoen lehenengo gola Olaitzek sartu zuen partidako lehenengo zatian.

Jokalari gaztearen golaren ostean, Esti Urruelaren lesioa heldu zen. Jokalari urduñarrak belauna bihurritu zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten. Lesioaren ondorioz, Tyerrik zuzendutako taldeak beste bi gol sartu zituen, golegileak Esti Dueñas eta Paula Zarate izan ziren. 

Markagailua hiru eta hutsarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren partean gauzak aldatu ziren Arbietoko neskentzat. Bilboko neskek gol bat sartu eta gero, etxeko taldeak laugarren gola sartzeko aukera izan zuen, baina Paula Zaratek ezin izan zuen atezaina gainditu.

Jokaldi horren ondoren, kanpoko taldeak bigarren gola sartu zuten. Bigarren zatiko berrogeita hirugarren minutuan, partida bukatzear zegoenean, Berri-Otxoak partida berdintzea lortu zuen. Partidako bigarren zatiek ez diote zorterik ekarrik Arbietoko neskei.  

Puntu horrekin CD Orduñak denboraldiari agur esan zion ekainean Cristina Castilloren omenez jokatuko den futbol 8 txapelketan begirada jarriz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide