Udalak Euskara Sustatzeko eta III. Tokiko Ekintza Planak onartu ditu

Azaroaren 27ko Osoko Bilkuran bi plan estrategiko onartu zituen Udalak. Bata, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) izan zen eta orain arte indarrean egon den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) ordezkatuko du. Bestea, berriz, datozen 10 urteetarako Amurrioko III. Tokiko Ekintza Plana (TEP) da eta Garapen Jasangarria eta Tokiko 21 Agendarekin loturik jarraituko du.

Azaroaren 27ko Osoko Bilkuran bi plan estrategiko onartu zituen Udalak. Bata, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) izan zen eta orain arte indarrean egon den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) ordezkatuko du. Bestea, berriz, datozen 10 urteetarako Amurrioko III Tokiko Ekintza Plana ( TEP) da eta Garapen Jasangarria eta Tokiko 21 Agendarekin loturik jarraituko du.

ESEParen 2014-2017 Plan Estrategikoak, gizarte esparru ezberdinetako normalizazio ekintzak jasotzen dituen marko osatu bat eskainzten duela azpimarratu du Udalak. Hala, familia bidezko transmisioan, irakaskuntzan, euskalduntzean eta alfabetatzean, administrazioan, arlo sozioekonomikoan, aisian eta kirolan, liburugintzan, kulturgintzan, publizitatean, Corpus plangintzan eta euskararen kalitatean, hedabideetan, informazioan eta komunikazioaren teknologietan, sentsibilizazioan eta motibazioan, barruko proiekzioan, kanpoko proiekzioan eta bestelakoetan kontutan hartuko da.

Euskaren inguruko plan estrategikoa Euskara eta Funtzio Publikoaren Batzordeak egin du eta euskalgintzan, ikastetxe zein Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkarien parte-hartzearekin lortu da.

Amurrioko III Tokiko Ekintza Plana

TEP-ari dagokionez, 8 lerro estrategiko izango ditu eta guztira 115 jarduera bilduko ditu, Udalaren etorkizuneko ekintza eta erabakientzat ardatz izango delarik. “Plan honen misioa baliabideetan autonomia zabala duen Amurrio lortzea da, ondo egituratutako lurralde batek ondare natural eta kulturalaren kontserbazioa ahalbidetuz eta ingurumen kalitate handia bermatuz”, adierazi zuen Josune Irabien alkateak.

Bestalde, herriko bizikidetza eremuak atseginak izatea eta biztanleek bizi-kalitatea handia erdiestea ere du helburu. “Herritarrek komunikazio eta parte-hartze erreal eta eraginkorrerako bideak erabiltzea eta ingurumena, hurbiltasuna, berrikuntza eta aukeren berdintasunari dagokienez, udalerriak bere biztanleen ongizatea bermatuko duen ekonomia izatea ere lortu nahi da”, gaineratu zuen Irabienek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide