EAEko erakunde publikoek euskarazko hedabideak finantzatzeko hitzarmena berritu dute

Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru Foru Aldundiek euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berretsi dute gaur, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan egindako ekitaldi ofizial batean. TOKIKOMeko zuzendari Alaitz Artolazabalen esanetan, “zifretatik haratago,mazpimarratzekoa da erakundeak eta hedabideak elkarrekin lan mahai bateratua osatu eta langaiak bertan adosteko egindako ibilbide emankorra”.

Eusko Jaurlaritza eta EAEko hiru Foru Aldundien ordezkariak Bilbon batu dira gaur, Euskadiko Artxibo Historikoan, euskarazko hedabideak diruz laguntzeko hitzarmen markoa berritzeko. 

Ekitaldian, erakunde publikoak ez ezik, hedabideen ordezkariak ere izan dira, tartean Aiaraldea Komunikabidea bazkide den TOKIKOM.

2019an egin zen bezala, beste hiru urterako marko bat onartu da, 2022-2024 bitartean indarrean egongo dena. Guztira, urtero 11,5 milioi euro bideratuko dira hedabideon jarduna finantzatzera. Erakundeek azaldute dutenez, hitzarmenak bi helburu nagusi ditu: euskarazko hedabideon garrantzia aitortzea, eta sektorea egonkortu eta sendotzeko eredu berri bat bilatzea.

Hiru urte hauetan sakontzeko hainbat gai dituzte erakundeek zein hedabideek sortutako mahaian. Tartean, hedabidegintzak bizi duen krisiari aurre egiteko berrikuntza beharrak eta digitalizazioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide