La Viña

Erabiltzailearen aurpegia Txema Urkijo Azkarate 2015ko urr. 16a, 00:00

Rilke poetari adierazpen hau atribuitzen diote: “Nire aberria nire haurtzaroa da”. Eragin handia izan zuen esaldi horrek beste hainbat pertsonengan. Nik esaldi hori nerabezarora eta lehen gaztarora zabalduko dut, bizitzari irekitako loreen, aurkikuntzen, ilusioen eta emozio uholdeen garaietara.

Horren guztiz horren erdian, egon ziren gure bizitzetan garrantzi berezia izan zuten lekuak. Horietako bat badoa orain. Badoa, lehenago ere joan diren bezala beste bihotz zatitxo batzuk, urteak aurrera joan ahala: eraikinak, lekuak, pertsonak... nostalgia aurrea doa, pauso indartsuekin.

Gure lehen ardoak (garagardoa baino lehen), karta partidak, klasetik piper egitean topatzen genuen aterpea, biltzeko lekua eta, batez ere, musika. Zirrara itzela tabernaren iskina, leihoa parean, tabako ke eta zapore etilikoen artean, zegoen jukebox-aren bitartez. Bizitza deskubritzen Lou Reed, Dylan, Chicago, Cat Stevens, Pynk Floyd edo Benito Lertxundiren erritmoan. Espazio magiko bat izan zen bertigo indibidual, kolektibo eta sozialak iraun zuen urteetan. Aurrerago, jarraitu zuen hitz egiteko gune lasai izaten, musika ona izaten eta, giroa aproposa zenean, dantzarekin parranda eskaintzen.

Fernando, Edurne, Pantxi, MariLuz, Sara eta Nandik 40 urte baino gehiagotan zehar eginiko lan izugarriaren itzala fisikoki desagertu egingo da gainontzeko guztientzako ederra egiten zuen izkinatik. Orain geratzen zaidana kontsolamendua da, taberna hori gure bizitza-aberri txikian izateko plazer eta pribilegioa izan dugun laudioar guztion bihotzetatik inoiz ezabatuko ez denaren kontsolamendua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide