Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek frakzio organikoaren gaikako bilketan izena ematera gonbidatzen du kanpainaren azken egunetan

Etxeko hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketa hedatzeko bigarren informazio kanpaina, bosgarren edukiontziaren eta autokonpostatzearen bidez, hilabete honetan amaituko da. Hori dela eta, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal zein Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko Udalek izena emateko gonbidapena luzatzen diete oraindik egin ez duten etxeei, otsailaren 29a baino lehen.

Hauek dira izena emateko bideak: 1) Webgunea: www.ut21.org; 2) E-maila: konposta@ut21.org; 3) Telefonoa: 94 621 54 72; 4) Banaketa puntu finkoak: Udaletxeak, Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa Arrankudiagan eta Abusu Zentru Sozio-kulturala Arrigorriagan.

Kanpainak iraun duen hilabete hauetan, parte hartzen duten etxeen kopurua nabarmen hazi da. Eskualde osoan dagoeneko etxeetako %22,1a parte hartzen ari da hondakinen gaikako bilketa honetan (%19ª bosgarren edukiontziaren bitartez eta %3,1a autokonpostajean). Horrez gain, 121 “ekoizle handi” ari dira ere: supermerkatuak, fruta-dendak, lora-dendak, tabernak, jatetxeak eta jantokiak.

Hala ere, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen asmoa da ehuneko hau gora egiten jarraitzea.

Bosgarren edukiontzian landare jatorria daukaten hondakinak bota daitezke, freskoak naiz kozinatuak: frutak, barazkiak, lekak, ortuariak, ogia eta opilak, paperezko ahozapiak, kantitate txikietan lorategiko hondarrak, fruitu lehorrak eta abar. Hondakin hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren Konpostegira eramaten dira, non nekazaritzarako eta lorezaintzarako ongarri edo konpost bilakatzen diren.

Bosgarren edukiontzirako birziklapen kita parte hartzeko interesa duten etxeraino eramaten da. Honakoa du: 10 litroko edukiera daukan ontzi bat, 100 poltsa konpostagarri, edukiontzia zabaltzen duen giltza eta argibide itsasgarria.

Ortua edo lorategia daukaten etxebizitzei autokonpostatzea eskaintzen zaie. Modu honetan beraien hondakin organikoekin erabilgarria izango zaien ongarria edo konposta sortu ahal izango dute. Inskribatutako etxe hauek ere doan jasotzen dute autokonpostatzeko kita: konpost-ontzia, aireztagailua eta autokonpostatzeko gida. Inskribatutako pertsonei informatuko zaien trebakuntza tailerretan banatuko da material hau.

Herritarrentzako informazio kanpaina honek eta baita bilketarako beharrezkoak diren hornigaiak ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso dute.



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide