Ski Race Valles Pasiegos-Lunada

Nobedade ederra jakin dugu asteon eskualdeko mendiko eskiatzaileok. Izan ere, 2016an egingo da lehenengo aldiz mendiko eskiko proba bat Lunadako mendietan, kirol hau praktikatzeko hurbilen dauzkagun mendietan hain zuen ere. Lasterketa Lunadako estazioak antolatzen du eta Copa Norte izeneko txapelketaren barruan egongo da, Kantauriko Mendilerroan egingo diren beste 7 probarekin batera.

Lunadako eski estazioari dagokionez, bi urtez itxita egon ostean eta hainbat arazo eta gorabehera izan ostean, kudeatzaile berri bat izango du denboraldi honetan. Jakinarazi dutenez, dena ondo bidean, abendurako zabaldu gura dute, eta indar berezia egingo dute instalazioak egokitzeko, alokairu eta eskolen eskaintza osatzeko, bai eta mendiko eskian eta familientzako eskaintzan. Baliabide mekanikoen kasuan, hiru erremonte irekiko omen dituzte eta telebaby berri bat jarri.

Info gehiago:

www.eslunada.com

www.copacantabrica.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide