Karpy taldeko txirrindulariak eta kirolari profesionalak egon ziren Etnografia Museoan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2017ko urr. 24a, 12:40

Aurreko larunbatean Karpy talde ziklistari buruzko mahai-inguru interesgarria egin zen Artziniega Museoan, udazken honetan ziklismo klasikoaren inguruan egiten ari den egitarauaren barruan.

Karpy taldea 1967tik 1972ra bitartean aritu zen maila profesionalean eta gainerako kategorietan, eta Espainiako Vueltan parte hartu zuen hainbat urtetan, esaterako. Hain zuzen ere talde horretan ibilitako txirrindulari ohiak bildu ziren jendez lepo zegoen Artziniega Museoko hitzaldi-aretoan -Alfredo Cerrillo gidari dela- garai hartako bizipenak, pasadizoak eta bitxikeriak gogora ekartzeko.

Iñaki Ibeas, Juan Ángel Otaola eta Javier San José Karpy taldeko ziklista ohiak izan ziren bildutakoak, bai eta Jose Mari Basualdo eta Iñaki Isasi txirrindulari profesional ohiak. Iñaki, izan ere, Jesus Isasi Karpy taldeko izarretako baten semea da. Bakoitzak maila eta urte ezberdinetan izandako esperientziak kontatu zituen, batzuek kadete edo gazteen mailan bizitakoak, eta beste batzuek, Basualdok adibidez, garai hartako tropeleko onenekin bizi izandakoak. Agerian geratu zen, kontakizunak entzunda, zelan aldatu den txirrindularitzaren mundua, batez ere baliabideei, prestakuntzari eta elikadurari dagokionez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide