Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoia asteburuan erabakiko da

Atzo jokatu ziren Tertangako pilotalekuan Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoiaren lehen kanporaketak. Orotara zortzi bikotek hartu dute parte eta finalaurrekoetarako pasea erabaki zen atzo. Aurten txapelketak Igor Bilbao "Bilbo" iazko txapeldun zenduaren oroimenez memorial izendapena jaso du.

Atzo jokatu ziren Tertangako pilotalekuan Urduña-Arrastaria eskuz binakako 2. txapelketa herrikoiaren lehen kanporaketak. Orotara zortzi bikotek hartu dute parte eta finalaurrekoetarako pasea erabaki zen atzo. Aurten txapelketak Igor Bilbao "Bilbo" iazko txapeldun zenduaren oroimenez memorial izendapena jaso du.

Partida lehiatuak izan ziren batez ere Mikel eta Irabien bikoteak Karilo eta Telleren aurka jokatutakoa, markagailua ezin estuagoa izan zen 22 eta 21 gailendu baitzen laudioko bikotea tantu luze eta gogorrak tarteko, dena den, garaileak partida ia osoan zehar aurretik izan ziren. Anton eta Ionek osatutako bikoteak ere lana gogotik egin behar izan zuen bere final laurdenetako partida irabazteko. Sailkatutako beste bi bikoteak Karra eta Anartzek eta Hector ete Buruk osotutakoak izan ziren.

Finalaurrekoak gaur lehiatuko dira; 16:30etatik aurrera Mikel-Irabien eta Karra-Anartz izango dira nor baino nor; amaitutakoan, 17:30k aldera, Anton-Ion eta Hector- Buru izango dira final nagusirako sailkapenaren lehian.

Finalak bihar eguerdian jokatuko dira, 12:00etan hirugarren eta laugarren postualk erabakitzeko partidak izango dira, eta amaitutakoan, 13:00ak aldera, final nagusia jokatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide