Picassorean obran oinarrituriko mosaikoak ikusgai daude Kultur Etxean

Javier De La Torre artistak Picassoren hainbat margotan oinarritutako mosaikoak erakusgai ditu Urduñako Kultur Etxeko areto nagusian. Neurri handiko mosaikoek osatzen dute erakusketa eta Pablo Ruiz Picassok margotutako emakumeen irudiak erreproduzitzen ditu.

Javier De La Torre artistak Picassoren hainbat margotan oinarritutako mosaikoak erakusgai ditu Urduñako Kultur Etxeko areto nagusian. Neurri handiko mosaikoek osatzen dute erakusketa eta Pablo Ruiz Picassok margotutako emakumeen irudiak erreproduzitzen ditu.

Erakusketa, BBK-k lagunduta egin da, berau egiteko obrak utzi baititu. Erakusketa apirilaren 13tik dago ikugai eta azken eguna apirilaren 28an izango da, bi egun besterik ez dira geratzen beraz. Gaur eta bihar 18.00etatik 20:00etara zabalik egongo da eta sarrera doakoa da. Adi beraz, mosaiko hauek ikusteko aukera galdu nahi ez baduzue, erakusketa bukatzear baitago.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide