Gaia zaharra izanagatik ere...

Erabiltzailearen aurpegia ARESKETA IKASTOLA 2021ko mai. 21a, 18:06

Aresketa Ikastolan plastikoaren bilketaz arduratzen diren ikasleek egiten duten lanaz ohartu eta plastiko gutxiago erabiltzeko deia luzatu digute bideo baten bidez.

Jakin badakigu gai berria ez dena baina, zaharra izanagatik ere, egunerokotasunik galdu ez duelakoan gaude. Gero eta argiago dago plastikoen erabilera, dagoeneko, ez dela soilik ingurumenarekiko arazo larri bat bihurtu, baizik eta mikroplastiko edota nanoplastiko bihurtuta, ia leku guztietan banatzen ari direla, jaten ditugun elikagaietan eta edaten dugun uretan barne.

Ikastolan, plastikoaren bilketaz arduratzen garela urteak badira baina, Eskola-Agenda30 ekimenen baitan, berriro gai honi ekin eta kanpainatxoa burutzea otu zaigu: ikasleekin batera burutzen dugun lana ikastolakide guztiei erakusteko -ikaslei, irakaslei zein gurasoei- sortutako bideoa baita Chris Jordanen “Midway: Message from the Gyre” (https://vimeo.com/36586523) ikus-entzunezkoa probestuz, plastikoaren erabilerarekiko gure egunero ohiturak aztertzeko eta aldatzen hasteko eskatu diegu komunitateko kidei.

Halaber, bide batez eta behin honaino irakurri baduzue, Amurrioko Kuxkumendi MTB, Mendiko Lagunak eta Amurrio Trail taldeek maiatzaren 30erako antolatu duten “Amurrioko bidezidorrak, pistak eta bideen garbiketa” n parte har dezazuen ere animatu nahi zaituztegu.

Eta gogoan izan: global pentsatu, tokian tokikoa zaindu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide