225 urte bete dira Orozko Bizkaia danetik

Apirilaren 2an 225 urte beteko dira Orozkoko Udala Bizkaiko Jaurerrian sartu zanetik; ospakizun hau dala eta, urte osorako kultur ekitaldiak antolatu dira. Ekitaldi honeek guztiok logotipo bat eukiko daurie, berein-berein ekitaldiotarako diseinaturikoak.
 
1785eko apirilaren 2an, Orozko Haraneko ordezkariak Gernikako Batzar Nagusietara joan ziran Bizkaiko Jaurerrian onartuak izateko; izan bere, haraneko bizilagunak, 1784ko uztailaren 31n Larrazabalen egineko batzarrean, Bizkaian sartuteko baldintzak onartu auriezan.
 

Apirilaren 2an 225 urte beteko dira Orozkoko Udala Bizkaiko Jaurerrian sartu zanetik; ospakizun hau dala eta, urte osorako kultur ekitaldiak antolatu dira. Ekitaldi honeek guztiok logotipo bat eukiko daurie, berein-berein ekitaldiotarako diseinaturikoak.
 
1785eko apirilaren 2an, Orozko Haraneko ordezkariak Gernikako Batzar Nagusietara joan ziran Bizkaiko Jaurerrian onartuak izateko; izan bere, haraneko bizilagunak, 1784ko uztailaren 31n Larrazabalen egineko batzarrean, Bizkaian sartuteko baldintzak onartu auriezan.
 
Bizkaiko Jaurerriaren eta Orozko Haranaren arteko hitzarmenak, Juan José González Sánchez bexilologoak bilduriko datuen arabera, honako kapitulu honeek eukezan:
 
* Lelengo kapitulazinoaren arabera, Jaurerrian egozan karga danairi lotuta paretan zan Orozko Harana, ganetiko hiribilduak eta elizateak legez.
 
* Bigarren kapituluaren arabera, haraneko etxebizitzen zentsua egingo zan.  
 
* Hirugarren kapituluaren arabera, Orozkok Batzar Nagusietan parte hartu leikean eta berba egiteko eta botoa emoteko eskubidea euken.
 
* Laugarren kapituluak ezarten auen Orozko Harana jaurerriaren gobernuaren menpe paretan zala: “sin alterarle el particular político y económico que hasta aquí había tenido y tiene, ni la jurisdicción que en primera instancia competía a su alcance ordinario entre sus vecinos y moradores en los casos y cosas que había lugar por fuero y derecho; bien entendido que si el Sr. Corregidor del Señorío se hallase en dicho Valle, tendría la jurisdicción a prevención con el expresado alcalde ordinario, según y como se practicaba en las villas“.
 
Bosgarren kapituluan argituten zan gorte-auzitegiko kasuak korrejidorearen ardurapean egozala, horreen barri lelengo auzialdian izateko, ohiko alkatea eukien Bizkaiko udalerrietan egiten zan moduan. Ohiko alkatearen auzitegian hasikerea eukien auzi guztien apelazino maila ezagututea bere, korrejidoreari baino ez jakon toketan, eta lelengo auzialdian bere, eurak beste ezagutu ezin auriezan  auziak, korrejidorearen eta diputadu nagosien ardurapean egozan foruak ezarritako moduan eta kasuetan.

* Amaituteko, atzenengo kapituluan argituten zan Jaurerrian sartuteko zailtasunen bategati gastuak egonez gero, Orozko Haranaren kontura parauko letzikezela. (E. J. de Labayru, 1898: Tomo VI, p. 482-483)
 
Kadizeko Gorteak  1811n ezarri auriena hogeita hamar urte lehenago egin auen gure haranak bere eskubideen aldeko burrukan. Orain, 225. urteurrena dala eta, hai aurrerapausoai nabarmendu gura da, herritarren eta herriaren beraren historian inportantzi handikoa izan dalako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide