Harrizko bihotzarekin topo

Erabiltzailearen aurpegia Esti Urresola 2017ko mar. 13a, 13:19

Gaur ikusi dut, inora ez doan eguneroko bidean. Ez atzo. Ez etzi.  Ezta iazko edozein gauerdi ilunean ere; baizik eta gaur. Gaur egin dut harekin topo, lurrean.  Jaurtia, isildua, bizigabea. Hortxe neukan bihotz bat nire aurrean. Pentsamenduak pil-pilean jarri zaizkit korridoreko jendetzaren zeharkako igarotze urduri, bizkor eta adigabeen antzera. Minik ematen ote dio, gure pausu arin eta arduragabeak sentitzen dituenean gainezka? Gure oinkada axolagabeak izan al dira, hain zuzen, denborarekin bihotz hori higatu dutenak? Berriz erabiliko ez zuen amorante desengainatu baten bihotzaren fosila zirudien harriak, lurrean botata, azken pasioaren atzen arnasaren ostean. Konturatu gabe bertan eman dut eguna, eta pasako ditut asteak, erantzunik ematen ez didan bihotz horri galdezka. Norena ote? Atzo bertan al zegoen? Alkandora azpitik sartu dut eskua, ziurtatzeko nirea ez dela. Gaurko eguzkiaren izpi iharrek umezurtz utziko dute bihar silueta. Etorriko dira euriteak eta laino grisen malko gezak. Eta orduan, negarrez lehertzeraino zeruak eztanda egiten duenean, orduan beteko da bizitzaz zoruko zulo goibela. Zementuan irauli eta duintasunez puztuta, putzu dardarkari bizia bilakatuko dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide