Maiatzaren 22an ospatuko da Laudion euskarak pausu bat haratago jaia

Basalarrina elkarteak eta laudioko zenbait eragilek, maiatzaren 22an euskararen aldeko jaiean parte hartzera deitu dute. Iaz abiatu zuten Laudion euskarak pausu bat haratago kanpaina, eta 653 banakako eta 45 kolektiboren atxikimendua jaso dute. Helburua, Laudioko udalak euskararen idatzizko zein ahozko ezagutza eta erabilera sustatzeko urtero gutxienez aurrekontu osoaren %2 bideratzea xede horretara pertsonal gastuak albo batera utzita, eta euskararen normalizzioa gauzatzeko konpromisoak areagotu eta elkarlanerako deia luzatzea da.

Basalarrina elkarteak eta laudioko zenbait eragilek, maiatzaren 22an euskararen aldeko jaiean parte hartzera deitu dute. Iaz abiatu zuten Laudion euskarak pausu bat haratago kanpaina, eta 653 banakako eta 45 kolektiboren atxikimendua jaso dute. Helburua, Laudioko udalak euskararen idatzizko zein ahozko ezagutza eta erabilera sustatzeko urtero gutxienez aurrekontu osoaren %2 bideratzea xede horretara pertsonal gastuak albo batera utzita, eta euskararen normalizzioa gauzatzeko konpromisoak areagotu eta elkarlanerako deia luzatzea da. Bestalde, irakaskuntza, lantegi, merkataritza, elkarte, jai programazio, erlijio... gizarte esparru ezberdinetan Euskara Kontseiluaren aholku zein iradokizunak aintzat hartuta urtero aipatu zenbatekoa zein ekintza edo programa finantziatzera bideratuko duen zehaztu eta ebaluatzea eskatuko dute.

Besteak beste, Laudioko bertso eskolak, Arrizkuzubi taldeak, Jaiak Koordinadorak, Basalarrinak zein  Kirikiño aisialdi taldeak parte hartu dute maiatzaren 22rako prestaketetan. Aurreratu dutenez, egunean zehar ospatuko den jaia izango da. Goizean goizetik, umeentzako tailerrak, trikitilariak, aizkolariak, dantzariak zein kantariak ariko dira kaleetan euskara zabaltzen. Eguerdian, bertsolariek lagunduta, berbalagun bazkaria egingo dute. Ondoren, beste ekintza batzuen artean, mus txapelketa egingo da Arrañope tabernan.

Honezaz gain, Laudion euskararen alde lanean hasi zeneko Basalarrinaren 10. urteurrena ospatuko dute. Bestetik, Kontseiluaren Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko ahaleginetan eta lanean diharduten enpresa eta taldeak omentzeko asmoa iragarri dute.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide