Eguberrietako tripakadei aurre egiteko ohitura sanoak

Mahaiaren bueltan elkartzeko sasoia ohi dira Gabonak. Datozen hiru asteetan bazkari zein afari ugarirekin egingo dute topo aiaraldear gehienek; lagun, lankide zein familiako hitzorduekin, hain zuzen. Festarekin lotutako garaia da Eguberria. Egun garrantzitsuenak markatuak ditu: abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1. Horri, urtarrilaren 5 eta 6ko ospakizuna gehitu beharko litzaioke, erroskoia jateko ohituraz gain. Baina ba al da janari eta edari gaindosiei aurre egiteko gomendiorik? 

Maite Garcia urduñarrak medikuntza naturala du ogibide. Haren esanetan aintzat hartu beharreko lehen gomendioa sabela hutsik dagoela ez edatea da, “elikagaiek alkoholaren xurgatze prozesua atzeratzen baitute”. Horrez gain, karbohidratoak (ogia, zerealak...) hartzea ona dela dio, glukosa igotzeaz gain biharamuneko ajea murrizten baitute, glukosa areagotuz. Biharamuna deshidratazioaren ondorio da. Horregatik, oheratu aurretik ura edatea zein menu “astunen” ondoren infusioak hartzea aholkatzen dute. Bestalde, gibela zaintze aldera, salda hartzea da beste soluzioetako bat. “Alkatxofak, apioa...  badira gorputzeko organoak garbitzen laguntzen duten hainbat osagai”.

Ariketa fisikoa

Edozelan ere, ariketa fisikoa egitea da tripekadei aurre egiteko modurik onena. Eskualdean hainbat hitzordu berezi daude horretarako: urtea agurtzeko mendi txangoak, Orozkoko San Silvestre duatloia...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide