Gabonetako saskibaloi txapelketa antolatu du Zaraobe STk

Amurrioko Zaraobe STk Gabonetako txapelketa antolatu du Amurrioko frontoian. Aste honetan zehar, kategoria ezberdinetako kirolariak lehiatuko dira: infantil mailakoak (emakumezkoak eta gizonezkoak), kadete maskulinoak, alebinak (mixtoak, 2. urtea daramaten emakumezkoak eta maskulinoak) eta seniorrak (emakumezkoak zein gizonezkoak). Hauek izango dira parte hartuko duten klubak: CB Zaraobe ST, Bedarbide, Padura, Sugarrak, Balmaseda, Aresko Saskieskola, Green Bay, Benjamin, Arabako emakumeen selekzioa eta Tabirako. 

Partidak egunero

Amurrioko Zaraobe STk Gabonetako txapelketa egingo du aste honetan zehar. Kategoria ezberdinetako kirolariak lehiatuko dira: infantil mailakoak (emakumezkoak eta gizonezkoak), kadete maskulinoak, alebinak (mixtoak, 2. urtea daramaten emakumezkoak eta maskulinoak) eta seniorrak (emakumezkoak zein gizonezkoak). Hauek izango dira parte hartuko duten klubak: CB Zaraobe ST, Bedarbide, Padura, Sugarrak, Balmaseda, Aresko Saskieskola, Green Bay, Benjamin, Arabako emakumeen selekzioa eta Tabirako. 

Gaur hasiko da txapelketa bi partidurekin. Aurrenekoa emakumeena izango da, 17:30ean jokatuko baitute Amurrioko Zaraobe ST eta Urduñako Bedarbide taldeko infantilek. 19:15etan, berriz, kadete maskulinoen txanda izango da, Zaraobe ST eta Paduraren arteko norgehiagoka. 

Asteartean, lau partidu egongo dira. 10:30ean eskola mailako Zaraobe ST eta Sugarrak taldeak zelairatuko dira, eta 12:00etan alebin mixtoak (Zaraobe ST eta Bedarbide). Arratsaldean, aldiz, alebin maskulinoek hartuko dute kantxa, Zaraobe ST eta Sugarrak taldekoek lehendabizi (17:30); eta infantil maskulinoek ondoren, Zaraobe ST eta Balmasedak (19:15).

Asteazken eta ostegunean goiz zein arratsaldez jarraituko du txapelketak. Guztira 19 partida izango dira, eta ostiralean izango da azkena. Txapelketaren jarraipena zein ordutegiak kontsultatzeko zaraobest.com webgunea bisita liteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide