Falta zena…  Spiranthes Spiralis

Orain, azken bero boladaren pean idazten nagoelarik, gezurra dirudi. Baina aurreko asteko freskurak nolabaiteko udazken ikutu bat erantsi zion Aiarako paisaiari. Eta udazken usainaren deia jarraituz, mendi magaletako erkamezti soilduetara abiatu nintzen, Aiarako orkidea loreen urteroko desfilean falta zena aurkitu nahian. 

Spiranthes spiralis landare apala da, lotsatia. Irailatik urrira ugaria izan daiteke Salbadako larreetan, txillardi artean, edo erkameztien argiuneetan. Nekez antzemango dugu, ordea, arretarik jarri gabe behintzat, besterik gabe mendian pasioan goazela.

Spiranthes txikia baita, 10-15 cm-ko zurtointxo bat besterik ez, hostorik gabe sasoi honetan, non eztarri horiko lore txuri ñimiño batzuk txertatzen diren.  5 mm-ko lore txiki horiek espiral moduan inguratzen dute zurtoina, eta hortik datorkio abizena: spiralis.

Txikia, bai, baina ederra.

Egunaren akaberan, izkutatzera doan eguzkiaren izpiak jolasean dabiltza orbel artean apenas altxatzen den orkidea txikiarekin. Eta ni, arrastiriarekin laisterkan, kolore, forma eta argitasun nahas-mahas zoragarri hori jasotzen saiatzen naiz nire argazki kameraz, iluntasuna nagusitu aurretik. 

Gero etxera itzuliko naiz, distira begiradan eta poza barea gogoan. Halakoxea da Natura, halako ikuskizun apal bezain miragarrien oparia egiteko beti prest.

Patxi Aiaratik

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide