SOS Laudioko Lamuza Parkea

Herritarren proposamen kulturalak jasoko ditu SOS Laudioko Lamuza Parkeak larunbateko mapeoan

Erredakzioa 2016ko aza. 17a, 17:40

SOS Laudioko Lamuza Parkeak kultura mapa osatzeari ekingo dio larunbatean 10:00etatik aurrera Kultura Etxean, 17:00ak arte, alegia. Alde batetik, dauden taldeak eta azpiegiturak kokatu nahi dituzte. Bestetik, asmoa da edonork jakinaraztea sumatzen dituen behar kulturalak, aldagai gisa jasotzeko.

SOS Laudioko Lamuza Parkeak kultura mapa egiteari ekingo dio larunbatean 10:00etatik aurrera Kultura Etxean.

Asmoa da edonork jakinaraztea sumatzen dituen behar kulturalak, aldagai gisa jasotzeko eta gero lekua bilatzen saiatzeko.

Plataformak aspaldi abiatu zuen partaidetzarako prozesua eta hori hurrengo urratsa izango da. Izan ere, ahalik eta proiektu gehien txertatu nahi dituzte Lamuza Parkeko eraikinetan. Laudioko Udalarekin egiten ari da ekimena.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide