Udalak aisialdi, kultur eta kirol elkarteengana zabalduko du euskara plana

Laudioko Udalak euskararen erabilpena bultzatzeko plana abiatuko du aisialdi, kirola eta kultura eremuko elkarte zein gizarte eragileen artean.

Izan ere, merkatari, ostalari eta enpresa txikietako eremuan garatzen ari den planak izandako emaitza baloratuta, era paraleloan estrategia bera zabalduko du herriko elkarteen artean.

Umeak eta gazteak ardatz

Udalak herriko talde guztiei luzatuko die gonbidapena plan horretan parte har dezaten eta ahalegin berezia egingo du ume eta gazteekin lanean ari diren taldeengana heltzeko.

Laudioko Udalak aisialdi, kirola eta kultura eremuko elkarte zein gizarte eragileen artean euskararen erabilpena bultzatzeko neurri zehatzak proposatuko duen plana abiatuko du. Izan ere merkatari, ostalari eta enpresa txikietako eremuan garatzen ari den planak izandako emaitza baloratuta, era paraleloan estrategia berbera zabalduko du herriko elkarteen artean.

Umeak eta gazteak ardatz

Udalak herriko talde guztiei luzatuko die gonbidapena planean parte har dezaten eta ume eta gazteekin lanean ari diren taldeengana heltzeko ahalegin berezia egingo du.

Planean parte hartuko duten taldeetatik berrogeik egoera linguistikoaren diagnostikoa eta hobekuntza aukerak detektatu eta garatzeko plana eskuratuko dute eta hamar kasutan plan bereiziak idatziko dira duten potentzial guztia gara dezaten.

Aukeraketa hauetarako irizpideek elkartearen partaide kopurua, bertoko pertsonen adina eta elkartea beraren prestutasuna izango dute kontutan.

Aurkezpen batzar irekia

Egitasmoa apirilaren 26an Kultura Etxean 19:00etan herriko talde guztientzat deitu den batzar irekian aurkeztuko dute. Bilera horretan 2016 urterako diru-laguntza oinarriak ere aurreratuko dira amaieran eskari eta galderetako txanda eskainiko delarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide