"Nire lehenengo borroka neoprofesionala izan da, baina ez da azkena izango"

IKER ARZA (1992, Laudio) “Apocalipsis New Generations” txapelketan egon da aurreko asteburuan eta txapelketaren inguruan hitz egin digu.

Zer moduz joan da txapelketa?

Txapelketa oso ondo prestatuta geneukan eta parte hartzeko gogo handiak geneuzkan. Dena oso ondo hasi zen, lehen asaltora oso gogor atera nintzen eta emaitza ona izan zen.

Bigarren asaltoan, lehenengoan bezala atera nintzen baina, azken segundoetan lurrera erori nintzen eta epaileak 10eko zenbaketa egin ondoren jarraitu nuen lehian.

IKER ARZA (1992, Laudio) “Apocalipsis New Gerations” txapelketan egon da aurreko asteburuan eta txapelketaren inguruan hitz egin digu.

Zer moduz joan da txapelketa?

Txapelketa oso ondo prestatuta geneuzkan eta parte hartzeagatik gogo handiak geneuzkan. Dena oso ondo hasi zen, lehen asaltoa oso gogor atera nintzen eta emaitza ona izan zen.
Bigarren asaltoan, lehenengoan bezala atera nintzen baina, azken segundoetan.  lurrera erori nintzen eta epaileak 10eko zenbaketa egin ondoren jarraitu nuen lehian.
Hirugarren asaltoan piska batt lasaiago atera nintzen, baina borrokari buelta emateko asmoarekin .Azkenean ostiko oso on bat eman zidan  buruan eta lurrera erori nintzen. Epaileak berriz ere, zenbatzen hasi zen eta borroka jarraitu nuen baina banekien ez nengoela ondo. Segundo gutxi batzuk pasata berriz lurrera erori nintzen eta epaileak  3. zenbaketa hasi zuen borrokari amaiera emanez.

Legeak dio maila horretan, 3. zenbaketa ondoren borroka gelditu behar dela, nahiz eta aurrera jarraitu ahal nuen, nire segurtasuna mantentzeko K.O teknikoa eman zidaten.

Zer nabarmenduko zenuke?

Nire lana ondo egin nuela, entrenatzaileak esaten zuena egiten nuen. Baina nire aurkariak ere oso ondo egin zuen berea eta eman zidan ostikoa itzela izan zen. Gauzak zuzentzeko oso ondo entrenatzea da beharrezkoa eta hori egingo dut.

Zelako giroa egon da txapelketan?

Oso giro ona egon zen  txapelketan , bai partaideen artean eta< baita ikusleen artekoa ere.

Zelako esperientzia izan da?

Esperientzia oso polita izan da, nahiz eta gertatutako ez izan nik espero nuena.

Txapelketa horretan parte hartzen zenuen lehen aldia izan da?

Bai hala da eta gainera denboraldiko lehen borroka da ere.  Niretzat lehenengo borroka neoprofesionala izan da baina ziur nago ez dela azkena izango.

Zer nolako denboraldia espero duzu?

Nire puntu txarrak hobetzea  eta ikastea da garrantzitsuena, apurka apurka esperientzia hartzen joatea. Borroka gehiago eduki nahi ditut eta nola ez, emaitza hobeagoak lortu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide