Laudio Ikastola Krosa Arabako Eskolarteko Txapelketa izango da

Laudio Ikastolak urteroko krosaren XX. edizioa antolatuko du otsailaren 14an Lamuza Parkean. Aurtengo lehiaketa Arabako Eskolarteko Txapelketa izango da.

Arabako eskolarteko kros txapelketaren harira, XX. Laudio Ikastola Krosa antolatu dute. Lamuza parkean ospatuko da Otsailaren 14an. Laudioko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzeko aukera izango dute.  

Zirkuitua 10:30ean irekiko dute. Probei, berriz, 11:00etan emango diete hasiera. Lehiatzen lehenak Emakumezko Infantilak izango dira, 2000 metroko distantzian. Ondoren, 11:15ean, Gizonezko Infantilak leihatuko dira, 3500 metrotan. 11:35ean Emakumezko Alebinak jardungo dira, 1500 metrotan. Gizonezko Alebinek, aldiz, 11:45ean dute hasiera, 2500 metrotan aritzeko. Bukatzeko, 12:00etan Emakumezko Benjaminak 1000 metrotan eta 12:10ean Gizonezko Benjaminak 1500 metrotan arituko dira.

Berezitasun gisa, lehiaketan parte hartzerik ez duten gazteek, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherakoek, proba egiteko aukera izango dute, 12:20etatik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide