Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxearen (LHUI) kudeaketa Udalaren eskumenetik Eusko Jaurlaritzaren eskuetara igarotzeko zorian dago. Hala adierazi du Amets Meaza zinegotziak. “Eusko Jaurlaritzak hitzarmena helarazi behar digu datozen egunetan, eta gero guk Udal Osoko Bilkurara eraman behar dugu”, azaldu du.
Gauzak hala, zinegotziak ziurtatu du aldaketa prozesua ikasturte honetan gauzatuko dela. Ikastetxea publiko bihurtzeak udalari urtero 700.000 euro inguru aurreztea ahalbidetuko dio, udal-gobernutik adierazi dutenez.
Eraikinean antolatzen diren ekintzetarako (zinema emanaldietarako, adibidez) erabilera hitzarmen bat sinatuko da ikastetxearen zuzendaritzarekin.