Lamuza parkeko eraikinak zaharberritzeko lanak urtea amaitu arretik abiatuko dituela iragarri du Aldundiak

Arabako Foru Aldundiak Lamuza parkeko Musika Etxea eta Kasinoa zaharberritzeko egitasmoak urtea amaitu aurretik abian jarriko dituela iragarri zuen astelehenean, hilak 28an.

Cristina Gonzalez, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua, Laudiora gerturatu zen Natxo Urkixo alkatearekin eta bere gobernu taldeko kideekin bildu ondoren Aldundiaren egitasmoak ezagutzera emateko.

Arabako Foru Aldundiak Lamuza parkeko Musika Etxea eta Kasinoa zaharberritzeko egitasmoak urtea amaitu aurretik abian jarriko dituela iragarri zuen astelehenean, hilak 28an.

Cristina Gonzalez, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua, Laudiora gerturatu zen Natxo Urkixo alkatearekin eta bere gobernu taldeko kideekin bildu ondoren Aldundiaren egitasmoak ezagutzera emateko.

“Parkeari distira itzuli nahi diogu, eta laudioarrentzat zein bisitarientzat erakargarri bihurtu nahi dugu, duen edertasunagatik eta arkitektura eta historia ondare aberatsagatik; horrez gain, auzoa, bertako saltegiak, tabernak eta jatetxeak susper ditzan nahi dugu eta, horrekin batera, enplegua ere bai” adierazi zuen diputatuak, Foru Aldundiko Arkitektura Zerbitzuaren buruarekin, José Luis Caton, Lamuza parkera egindako bisitaldian.

Musika Etxea

Aldundiak Musika Etxea zaharberritzeko lanak aurki esleitu behar dituela jakinarazi zuen Cristina Gonzalezek, 10 hilabeteko epean 1,3 milioi euroko inbertsioa burutuko delarik.

Lanek 750 metro koadroko eraikina erabilera anitzetarako prest uztea jatorrizko kanpoko itxura errespetatuz izango dute helburu. Aldundiaren apustuak espazio irekiak, garbiak, lehenetsiko ditu kale mailatik gorako hiru solairuetan, antzokia zaharra, adibidez, eraikinerako sarbideekin bateratutako erakusketa eta hitzaldietarako aretoa bihurtuz.

Eraikinaren irisgarritasuna bermatze aldera, jatorrizko eskailerak berregin eta igogailua ere ezarriko da. Izan ere eraikinerako sarrera nagusia Lamuza kaleko aurrealdean mantenduko da baina jatorrizkotik apur bat aldapan gorago, Ugarterako bidean. Pilotalekura jotzen zuen sarrera berriz, itxi egingo dute eta garai batean zinema proiektatu ahal izateko erantsitako zatia eraitsiko dute, pilotalekurako sarbideak hobetuz.

Kasinoa

Kasinoari dagokionez eraikina goitik behera lehengoratzeko eraikuntza proiektua idazten ari dela jakinarazi du Aldundiak. 190.000 euroko inbertsioa egin du dagoeneko teilatuaren erortzea gerarazteko eta gainerako lanak 2016 urtean esleitzeko asmoa iragarri du.

Eraikinen erabilpenari dagokionez, tokiko erakunde eta taldeekin batera hainbat aukera atertzeko egitasmoa agertu zuten Aldundiko ordezkariek, erabilera berriak zehazteko et behar bezala nola mantendu adosteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide