Tren geltokira igotzeko plataforma eta inguruko argiteriaren arazoak konpontzeari ekin diote gaur

Azken egunotan Elorza Maisua eta Zubiko Kurajo kaleetako argiteria publikoan arazoak eman dira. Udal gobernu taldetik jakinarazi dutenez, obrarekin zerikusia badu ere, argiak itzalita egotearen ardura Iberdrola enpresak daukala, jarritako kontadorea desegokia dela-eta.

Izan ere, mozketa automatikoa eragiten duen mugatzailedun kontadorea jarri du enpresak, espazio publikoan erabiltzen ez direnak. Hori dela eta, eta muga etxe bati dagokion neurrian jarrita, argiteria itzali egiten da.

Azken egunotan Elorza Maisua eta Zubiko Kurajo kaleetako argiteria publikoan arazoak eman dira. Udal gobernu taldetik jakinarazi dutenez, obrarekin zerikusia badu ere, argiak itzalita egotearen ardura Iberdrola enpresak du, jarritako kontadorea desegokia dela-eta. Izan ere, mozketa automatikoa eragiten duen mugatzailedun kontadorea jarri du enpresak, espazio publikoan erabiltzen ez direnak. Hori dela eta, eta muga etxe bati dagokion neurrian jarrita, argiteria itzali egiten da.

Udaletxetik Iberdrolarekin kontaktuan jarri ziren eta behin behineko konponbidea eman zuten, behin betiko kontadorea jarri bitarte.

 

Plataformaren arazo teknikoak gaur konponduko dituzte

Ez da, ordea, obra berriak eman duen arazo bakarra. Tren geltokira igotzeko plataformak lehenengo egunetik funtzionamendu arazoak izan ditu. Zehazki, igotzen ari zela gelditu eta ateak blokeatzen ziren. Egunean bertan  udal teknikariak bertaratu eta arazo identifikatu zuten.  Gaur ekingo diete konpontze lanei. Gainera, plataforma kontrolatzeko panela aldatzeko eskatu dute Udaletik. Berriak egokiagoa behar du eta Braile irakurtzeko aukera eskaini.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide