Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren harira ekintza desberdinak antolatu ditu ASASAM-ek

Urriaren 10ean ospatuko da Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, ASASAM Aiarako gaixo mentalen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu. Programa urrian garatuko dute, Laudion,  10ean bertan ekintzen gehiengoa egingo bada ere.

Egitarauari urriaren 8an, osteguna, emango zaio hasiera, pintxo-potea antolatzen duten tabernen zonaldean 19:00etan egingo den “performance”-arekin.

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna

Urriaren 10ean ospatuko da Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, ASASAM Aiarako gaixo mentalen elkarteak ekintza desberdinak antolatu ditu. Programa urrian zehar garatuko da, Laudion,  10ean bertan ekintzen gehiengoa egingo bada ere.

Egitarauari urriaren 8an, osteguna, emango zaio hasiera, pintxo-potea antolatzen duten tabernen zonaldean 19:00etan egingo den “performance”-arekin.

Hortik urriaren 10era egingo dute salto, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunera. Egitarau osoa Aldai plazan garatuko da. 11:30etatik 14:00etara Buru osasunari buruzko informazio postua, ASASAMeko erabiltzaileek landutako eskulanen erakusketa eta salmenta postuak, haurrentzako ekintzak eta futbito partidaz gozatzeko aukera egongo da. 11:30-12:30 bitarte, berriz, elkartruke postua egongo da. 12:30etan adierazpenaren irakurketa egingo dute, ondoren globoak askatzeko. Goizari amaiera emateko, 14:30etan Toki On jatetxean bazkaltzeko aukera izango da.  Arratsaldeko egitaraua 17:30etan hasiko da, globoflexia ikuskizunak eta kontakizunekin, egunari amaiera emateko.

Ez zaio, hala ere, egun handiarekin egitarauari amaiera emango. Beste hiru hitzordu antolatu ditu ASASAM elkarteak. Urriaren 14an Kultur Etxeko Arraño aretoan 18:30etan Alicia Garcia Santosek hitzaldia emango du, “Como prevenir y actuar ante la violencia de genero” izenburuarekin.  Astebete beranduago, urriaren 21ean, leku eta ordu berean, “Depresion y ansiedad” eskainiko du Jon Keltsa Martinez Sta Colomak. Egitaraua ixteko, urriaren 28an, aurreko biak bezala Arraño aretoan 18:30etan, “Patologia dual” izango du hizpide Francisco Javier Ogando Rodriguezek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide