28.000 euroko inbertsioa egin du Udalak Granja kiroldegiaren mantentze-lanetan

Laudioko udalak 28.000 euroko inbertsioa burutu berri du Granja kiroldegian ohiko udako mantenimendu lanetarako kirol instalazioek izaten duten geldiunearekin batera.

Izan ere Granja kiroldegiak geldiunea izaten du uda partean igerilekuak hustutzeko eta instalazioen garbiketa eta desinfekzioa burutzeko eta, aukeraz baliatuz hainbat lan burutu da berton. Inbertsio handiena instalazio elektrikoaren egokitzapenean burutu da, 17.000 eurokoa.

Horrez gain kiroldegirako sarbideko eskailera nagusien mantentze-lanak burutu dira, maila guztiak leunduz eta bernizatuz. Bestetik, gizonezko zein emakumezkoen aldagelatako dutxen alikatatu zati bat ere ordezkatu da.

Jon Ander Altubek, lehen alakateordeak, Granja kiroldegiko erabiltzaileek egindako ekarpenak ere kontutan hartu direla azpimarratu du Udalak egindako lanak azaltzean. Hortaz, udal brigadaren ardurapean hainbat konponketa txiki bideratu da  eta beste hainbat burutzeko prozesuan dihardute egun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide