Jaietako egitaraua oparo eta leku aldaketa nabarmenekin helduko da

Aurtengo jaietan, arrazoi desberdinak tarteko, egingo diren ekintzen leku aldaketen berri eman du Laudioko Udalak. Lamuza Parkeak jai gunea izateari utziko dio behin behinekoz, Aldai ibaiaren saneamendurako obrak hasiko direlako laster, uda osoan zehar luzatzeko. Hori dela eta, Untzueta taldeak berakatz egunean prestatzen duen bazkaria txosna gunera leku aldatuko da. Horretaz gain, umeentzako parkea hiru eremutan banatuko da: Zumalakarregi, Institutua eta Aldai Plaza.

Barrakak Zumalakarregira bueltan, Txosnak Aldai plazara

Aurtengo jaietan, arrazoi desberdinak tarteko, egingo diren ekintzen leku aldaketen berri eman du Laudioko Udalak. Lamuza Parkeak jai gunea izateari utziko dio behin behinekoz, Aldai ibaiaren saneamendurako obrak hasiko direlako laster, uda osoan zehar luzatzeko. Hori dela eta, Untzueta taldeak berakatz egunean prestatzen duen bazkaria txosna gunera leku aldatuko da. Horretaz gain, umeentzako parkea hiru eremutan banatuko da: Zumalakarregi, Institutua eta Aldai Plaza.

Barrakak Zumalakarregira bueltan, Txosnak Aldai plazara

Zumalakarregi etorbidea jai egun guztietan –abuztuaren 15, 16, 17, 26, 27, 28, 29 eta 30a- itxita egongo da. APILL elkarteko kideen eskakizunari erantzuna ematen zaio, bide batez, 2014ko jaietan egin bezala. Bertan, Baias kaletik Eroski bitarteko zatian, barrakak jarriko dira. Txosnen ohiko aparkalekua, berriz, kotxeentzako libre geratuko da. Izan ere, Txosnen gune berria Aldai plaza izango da.

Tren geltokiko plaza eta Alberto Acero protagonista berriak

Ekintza gehienak Zumalakarregi, Alberto Acero plaza zein tren geltokiko plaza berrira –obra bukatuta ez badago Abasto plazan egingo dira bertan programatutako ekintzak- bideratuko dituzte. Alberto Aceron, besteak beste, antzerki eta diskofestez gozatzeko aukera egongo da. Tren geltokian –edo Abasto plazan- Herriko plazan egingo ez diren berbenak kokatuko dituzte.

Buruhandi eta erraldoien kalejirak ere aldaketak jasan beharko ditu bere ibilbidean, Elorza Maisua kaleko obrek behartuta.

Musika eskaintza zabala

Musikari dagokionez, egunero berbenekin dantza egiteko aukera izango dute laudioarrek. Herriko plazan, abuztuaren 15ean Haitzama, 16an Lisker, 17an Gaupasa, 27an Sukar taldea eta 29an Tximeleta taldeak arituko dira. Abasto plazan, aldiz, 28 eta 30ean Lotso taldea izango da. Horiez gain, Herriko plazan abuztuaren 30ean Iñaki Plaza eta dantza taldea arituko dira.

Zumalakarregin abuztuaren 15ean Travelling Brothers eta 28an The Slimshots, The Cisco Kids DJ eta Priscilla Band arituko dira. 29ean, berriz, “Odolostechno” DJ desberdinen emanaldia egongo da, 30ean Egan taldearekin batera jaiei amaiera emateko.

Tabernek ere jai giroari ekarpena

Udalak antolatutako ekintzez gain, tabernen ekintzak eta Txosna Batzordearenak ere jasoko dira programan. Tabernetan Hotel Ruido taldea, disko festak, DJak, txiste eta bakarlarien txapelketa… egongo dira. Gainera, abuzturaren 26an Esne Potak, 27an Cover Radio eta 28an Boogie eta Riders arituko dira besteak beste.

Txosna Batzordeak uztailaren 15ean aurkeztuko du egitaraua

Txosnetan, bestalde, iluntze musikatuen berrikuntza nabarmentzen da, afal orduetarako bakarlarien eskaintzarekin. Eguneko orduetara zabaltzeko apustua egin dute aurten, ekintza desberdinak bertan egingo baitira. Egitaraua uztailaren 15ean aurkeztuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide