Uztailan egingo duten “Frackanpadaren” antolakuntzarako bilera deitu dute ostiralean

Uztailaren 13tik 19ra Subillan, Araban, frackingaren aurkako nazioarteko kanpaldia egingo dute. Bertatik oso hurbil haustura hidraulikoa gauzatzeko putzu bat aurreikusita dago.

Fracking Ez Aiaraldeak kanpaldiaren antolakuntzan parte hartuko duenez gero, bilera bat deitu dute uztailaren 3rako, Laudioko Kultura Etxean. Bertan, ekimenaren inguruko informazioa emateaz gain parte hartu nahi dutenek laguntza eskaintzeko aukera izango dute.

Uztailaren 13tik 19ra Subijanan, Araban, frackingaren aurkako nazioarteko kanpaldia egingo dute. Bertatik oso hurbil haustura hidraulikoa gauzatzeko putzu bat aurreikusita dago. Fracking Ez Aiaraldeak kanpaldiaren antolakuntzan parte hartuko duenez gero, bilera bat deitu dute uztailaren 3rako, Laudioko Kultura Etxean. Bertan, ekimenaren inguruko informazioa emateaz gain parte hartu nahi dutenek laguntza eskaintzeko aukera izango dute.

 

Kanpaldian oro har Amerika eta Europako lagunak bilduko dira. Besteak beste, Estatu Batuak, Frantzia, Rumania, Ingalaterra, Argentina eta Txiapaseko kideekin egoteko parada izango da. Kurdistan edota Algeriatik ere hurbilduko dira.

 

Zazpi egunetan zehar luzatuko den kanpaldian elkar ezagutzarako eta esperientziak trukatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Gainera, asteburuan, jaia antolatu dute, Esne Beltza eta Zea Mays taldeen emanaldiekin, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide