Latiorroko tunela lan handiaren ondorio dela adierazi dute auzokideek

Iragan ostiralean ireki zuten Latiorrora joateko tren geltoki ondoan eraikitako tunel berria. Hori dela-eta, auzokideek asanblada antolatu zuten prozesuaren berri emateko. Pozik agertu ziren, izan ere, urte luzez egindako lanaren fruitua dela defendatzen dute.

15 urteko lana

Hamabost urte bete dira Laudioko Udalak “Maderas” enpresa inguru horretatik ateratzeko akordioa sinatu zuenetik. Bertan kokatzen dute Latiorroko auzo asanbladako kideek lanaren hasiera.

Iragan ostiralean ireki zuten Latiorrora joateko tren geltoki ondoan eraikitako tunel berria. Hori dela-eta, auzokideek asanblada antolatu zuten prozesuaren berri emateko. Pozik agertu ziren, izan ere, urte luzez egindako lanaren fruitua dela defendatzen dute.

Hamabost urte bete dira Laudioko Udalak “Maderas” enpresa inguru horretatik ateratzeko akordioa sinatu zuenetik. Bertan kokatzen dute Latiorroko auzo asanbladako kideek lanaren hasiera. Asanbladetan bildu, hausnarketak auzokide guztiei helarazi, proposamenak postontzietara bidali, Udalarekin harremanean jartzeko batzordea sortu, mozioak aurkeztu… anitza izan da auzo asanbladatik egin duten lana. Fruituak ere, tunelaz haratago joan dira.

Prozesuan zehar, auzokideek egindako ekarpen eta eskaerei esker, eskailera mekanikoak edota 158 kotxerentzako aparkalekua eraiki dituzte. Haien arabera, ez da erraza izan Udaleko ordezkariei horien beharraz konbentzitzea. Zentzu horretan, herritarrei lan egiteko modu hori jarraitzeko gonbitea luzatu diete, aurretik dauden erronka desberdinei aurre egiteko ezinbestekoa dela uste baitute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide