Beste eredu sozial, politiko eta ekonomikoa aldarrikatuko du LABek Maiatzaren Lehenaren harira

LABek, urtero bezala, Maiatzaren Lehena eskualde guztietan egiteko apustua egin du. Hartarako Laudioko Lamuza plazatik 12:00etan irtengo den Aiarako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute sindikatutik.  

Aurtengoa berezia dela azaldu dute, sindikatuak 40 urte bete baititu. Urteurren gogorra, bestalde, langileriarentzat oso konplikatua den testuinguruan emango da, LABen arabera. “Urteak daramatzagu kapitalaren birmoldatzea eta pertsona ororen oinarrizko eskubideak nola zapaltzen dituzten ikusten”.

LABek, urtero bezala, Maiatzaren Lehena eskualde guztietan ospatzeko apustua egin du. Hartarako Laudioko Lamuza plazatik 12:00etan irtengo den Aiara mailako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute sindikatutik.  

Aurtengoa bereziki berezia dela azaldu dute, sindikatuak 40 urte bete baititu. Urteurren, gogorra, bestalde, langileriarentzat oso konplikatua den testuinguruan aurkitzen garelako, LABen arabera. “Urteak daramatzagu kapitalaren birmoldatzea eta pertsona ororen oinarrizko eskubideak nola zapaltzen dituzten ikusten”. Lan duinaren eskubidea, etxebizitza eskubidea, kalitatezko hezkuntza eta osasun unibertsalaren eskubidea... aberats batzuen poltsikoak betetzeko suntsituak izaten ari direla uste dute sindikatutik.  

Era berean, Gobernuetatik zabaltzen dituzten itxaropen mezuekin langileen ilusioarekin jolasten ari direla deritzote. Izan ere, prekarietatea, langabezia eta pobrezia izurrite bilakatu dutela dio LABek, familia askoren egoera oso larria izanik.

Aiara eskualdea krisiak gogor jo duela iritzita, itxitako enpresak ekarri dituzte gogora. Hala ere, borroka zenbaitzu ere gauzatu eta irabazi dituztela defendatu dute sindikatutik, enpleguaren nahiz negoziazio kolektiboaren aldekoak kasu. Beste eredu sozial, politiko eta ekonomikoaren alde, lan zentroetako eta herrietako borrokak ezinbestekotzat hartuz, Euskal Herria langileen borrokari esker aldaketan dagoela uste du LAB sindikatuak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide