Euskadiko taldeko atleta laudioar bik Espainiako Txapelketara ez joateko gertatu den plantoan hartuko dute parte

Itxaso Escondrillas eta Ibone Sanchez atleta laudioarrak Euskadiko Kros taldean Espainiako Txapelketara ez joateko eman den plantoan hartuko dute parte.

Itxaso Escondrillas eta Ibone Sanchez atleta laudioarrak Euskadiko Kros taldean Espainiako Txapelketara ez joateko eman den plantoan hartuko dute parte.

Lasterkariek Madrilgo kirolari batek Espainiako Txapelketan lehiatu ahal izateko Euskadi eremuko taldeetan fitxa egiten duela salatu nahi dute plantoaren bidez, hortaz, ez dira izango igandean Alcobendasen lehiatuko den Espainiako txapelketan.

Zazpi lasterkaritik gora azaldu dira plantoaren alde eta momentu honetan Euskadiko taldea osatzeko arazoak ditu Euskadiko Federazioak. Gatazkaren jatorrian, Penélope Baños atleta madrildarrak Atletico San Sebastian taldeko fitxa baliatuz Espainiako txapelketan parte hartzea ahalbidetuko dion tokia eskuratu duela dago.

Euskal lasterkariek prozedura horrek bertoko kirolariei lehiaketarako tokiak murrizten dizkiela salatu dute hedabideetan zein sare sozialetan. Penélope Baños Gipuzkoan ez dela bizi azpimarratu dute kirolariek.

Lehen Madrileko taldean orain Euskadiko taldean

Atleta madrildarrak antza Espainiako Txapelketarako tokia Madrilen berton eskuratu ohi du promesa kategorian izan den bitartean, baina senior moduan aritzean lehiakide kopuru eta maila handitzean, fitxa beste Erkidego batean bideratu du Txapelketarako aukera bermatzeko.

Protestan ari den lasterkari taldeko kideek honelako prozedurak hiru urtez Federazioaren aurrean salatu dituztela adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide