Bitorikako harrobiaren lur-jausiei aurre egiteko Aldundiarekin kontaktuan jarri da Udala

Duela bi aste harriak eta lurra jausi egin ziren Bitorikako harrobiaren behealdean, parkinga dagoen lekuan. Inguruari segurtasuna emateko espezializatutako enpresa batekin jarri zen kontaktuan Udala eta zenbait lan egin dituzte.

Egoera klimatologikoak okerrera egin izanak ordea lur-jausien arriskua handitu egin du eta udal ordezkariak eta teknikariak bildu ziren egoerari aurre egiteko.

Pasa den astean harriak eta lurra jausi egin zen Bitorikako harrobiaren behealdean, parkinga dagoen lekuan. Inguruari segurtasuna emateko espezializatutako enpresa batekin jarri zen kontaktuan Udala. Egoera klimatologikoak okerrera egin izanak lur-jausien arriskua handitu egin du.

Udal ordezkariak eta teknikariak bildu ziren egoerari aurre egiteko. Hartutako lehenengo neurria parkinga ixtea izan zen, segurtasunaren mesedetara. Horrekin batera, Arabako Foru Aldundiko arduradunekin kontaktuan jarri ziren. Izan ere, Aldundia bera izan zen harrobiaren eraberritze lanak egin zituena, hartarako Nerbioi ibaiaren bideratzetik eta Aldai plazako parkingaren lanetatik ateratako lurra erabiliz.

Aste honetan bilduko dira AFAko arduradunekin. Inguruari segurtasuna emateko pausoak zehaztuko dituzte. Udalak, laguntza teknikoa ez ezik, ekonomikoa ere eskatuko dio Aldundiari, bera baita egindako lanen erantzulea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide