Inbertsio berriak onartu ditu Udal Osoko Bilkurak

Inbertsio berriak egingo ditu Laudioko Udalak. Horretarako, pasa den astean aurkeztutako 2014 urteko soberakinak baliatuko ditu. Hori oinarri hartuta, eranste dekretua onartu ditu Udal Osoko Bilkurak. Bertan, martxan dauden edota datozen astetan hasiko diren lanen inbertsioak jasotzen dira.

Besteak beste, Etxebarri baserria, Lamuza parkeko kasinoa, bideen asfaltatzea, Ugarteko plaza eta Foru Plana aipatzen dira. Etxebarri baserriko proiektuan 57.000 euro inbertituko dira. Momentu honetan eskaintzan aurkitzen da.

Inbertsio berriak egingo ditu Laudioko Udalak. Horretarako, pasa den astean aurkeztutako 2014 urteko soberakinak baliatuko ditu. Hori oinarri hartuta, eranste dekretua onartu dute. Bertan, martxan dauden edota datozen astetan hasiko diren lanen inbertsioak jasotzen dira.

Besteak beste, Etxebarri baserria, Lamuza parkeko kasinoa, bideen asfaltatzea, Ugarteko plaza eta Foru Plana aipatzen dira. Etxebarri baserriko proiektuan 57.000 euro inbertituko dira. Momentu honetan lizitazioan aurkitzen da. Lamuza parkeko kasino zaharra, aldiz, konpontze lanetan dago, 34.000 euroko inbertsioarekin.

Bideen asfaltatzerako 233.000 euro erabiliko dira. Zehazki Gardeako zatia egingo da. Ugarteko plazari dagokionez, 117.000 euro inbertituko dira konpondu eta auzokideek eskatutako plaza bien arteko lotura burutuz.

Azkenik, 500.000 euro aipatzen dira, Foru Planari dagozkionak. Plan horretan tren geltokia, tunela eta Elorza Maisua kalean egiten ari diren obrak jasotzen dira.

Guztira, aipatu gabeko esku hartze txikiagoak kontutan hartuz, 1.088.742 euro inbertituko dira. Asteleheneko osoko bilkurara, ordea, proposamen berria eramango du udal gobernu taldeak, onartua izateko. Bertan, eranste dekretuan jasotakoaz gain, Foru Planerako 568.502 euroko gehikuntza planteatuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide