35 urteko kartzela zigorra eskatu dute Laredon bi laudioar erailtzea leporatu dioten akusatuarentzat

Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatu du iragan abuztuaren 17an Laredoko hondartzan zeunden laudioar bi, aita eta alaba, erailtzea leporatu dioten akusatuarentzat.

Laredoko Instrukzioko 1. zenbakiko Auzitegiak Kantabriako Entzutegi Probintzialera bidali du auzia aste honetan instrukzioa amaitu eta akusazio idazkiak jaso ondoren.

Herri epaimahai baten esku izango da orain M.R.I., Mercedes García Baliño eta Gabino Garcíaren ustezko hiltzailea, epaitzeko ardura.

Instrukzioaz arduratu den epaileak adierazitakoaren arabera, “ez dago gertakarien inguruko duda izpirik ez eta egiletzaren inguruan ere”. Erailketa ikusi zuen testigu ugariren aurrean gertatu zen, berain artean, akusatua atxiki egin zuen ertzain bat. Akusatuak  fidantzarik gabeko kartzela-zigorra jaso du gertaerak suertatu zirenetik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide