Arabako Foru Aldundiak 2014an baino 880.000 euro gehiago emango dizkio Udalari

Udaletik jakinarazi denez, komunikabide desberdinek zabaldutakoaren aurka, AFAk ez dizkio Laudiori 2014an baino 3 milioi euro gehiago emango. Gobernu taldearen ustearen arabera, Aldundiaren webgunean eskegitako taula batetatik egindako irakurketa okerrean sostengatzen da informazio hori. Izan ere, komunikabide desberdinen arabera 12.000.000 euro emango dizkio AFAk Laudioko Udalari. Akatsa, beraz, zutabeen kalkuluan aurkitu daitekeela uste dute.

2014an 9.185.000 euro jaso zituen Udalak. Aurten, aldiz, 10.065.000 euroko estimazioa egin da. Konparatuz gero, 880.000 euroko aldea dago urte batetik bestera. Horrez gain, pasa den urtean 700.000 euroko  gehigarria eman zuen AFAk. Aurten zenbaki berdinaren bueltan ibiliko dela aurreikusten dute. Beraz, zabaldutako informazioan aipatutako kantitatea baino 2.200.000 euro gutxiago jasoko ditu Laudiok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide