Imegar enpresako langileek bi urte daramatzate soldata atzerapenarekin jasotzen

Langileek salatu dutenez, Imegar enpresan zendaritzak egindako kudeaketa txarra dela eta soldata atzerapenarekin jasotzen ari dira azkeneko bi urteetan.

Haien arabera, arazoaren jatorria 2011n bi makina automatikoren erosketa da. Makinak eskuratzearekin batera hiru langile kaleratu zituzten.

Zuzendaritzari erosketa beharrezkoa ez zela helarazi zioten. Izan ere, inbertsioa egoera ekonomiko zailean egiten zela eta, horretaz gain, beharrezkoak ez zirela uste zuten. Denborak arrazoia eman diela deritzote.

Langileek salatu dutenez, Imegar enpresan egindako gestio txarra dela-eta soldata atzerapenarekin jasotzen ari dira azkeneko bi urteetan. Haien arabera, arazoaren jatorria 2011n erositako bi makina automatikoetan aurkitzen da. Makinak eskuratzearekin batera hiru langile kaleratu zituzten.

Zuzendaritzari erosketa beharrezkoa ez zela helarazi zioten. Izan ere, inbertsioa egoera ekonomiko zailean egiten zela eta, horretaz gain, beharrezkoak ez zirela uste zuten. Denborak arrazoia eman diela deritzote.

Erosketak egin eta 3 urtetara, makina automatikoetako bat kendu egin zuen enpresak, bere ordez automatikoa ez den bat eskuratuz, hasierakoen gisara. Horrek programazio berriak egitea eskatzen du. Langileen ustez gestio txarraren adibidea da hori.

Azaldu dutenez, enpresari konponbidea eskatu arren, bere erantzuna pazientzia eskatzea izan da. Langileek ez dute ulertzen nola lanean jarraitu arren dirurik ez dagoen, eta enpresa inbertsioa gaizki egiten ari denaren aukera mahai gainean jartzen dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide