Udaletxeko fatxadatik presoen aldeko ikur bat kentzeko agindu du epaileak

Gasteizko Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak Udaletxeko fatxadan euskal presoak Euskal Herrira bueltatzeko eskatzen duen ikurretako bat kentzea agindu dio Laudioko Udalari -eraikinaren ezkerrean dagoena hain zuzen-, Carlos Urquijok bideratutako helegitea ebatziz.

Auzia abiatu zenean, ikurra Bilduko zinegotzien ekimenez taldeak Udaletxean duen bulegoaren leihoan eskegita dagoela erantzun zuen Udalak.

Gasteizko Administrazioarekiko auzi-prozesu epaitegiak Udaletxeko fatxadan euskal presoak Euskal Herrira bueltatzeko eskatzen duen banderolatako bat kentzea agindu dio Laudioko Udalari Carlos Urquijok bideratutako helegitea ebatziz.

Auzia abiatu zenean, banderola Bilduko zinegotzien ekimenez taldeak Udaletxean duen bulegoaren leihoan eskegita dagoela erantzun zuen Udalak. Izan ere udal talde horren adierazpen askatasunerako eskubidea erabiliz ezarri zela argudiatu zuen Udalak Espainiako Gobernuaren ordezkariaren salaketari erantzunez.

Epaileak berriz Estatuko abokatutzak emandako argudioak berretsi ditu, Urquijoren helegiteak jasotzen zuen neutraltasun printzipioa eta biktimen duintasunerako eskubidearen urraketa argudioari helduz.
Laudioko Udalaren aldetik ez da egun hauetan adierazpenik bideratu epai honen inguruan eta oraindik ere badauka gora jotzeko errekurtsoa bideratzerik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide