Goya sarietako galan izango da Kepa Sojoren “Loco con ballesta”

Kepa Sojo zinemagilearen azken lana, “Loco con ballesta” film laburra,  Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak deitutako Goya sarietarako izendatu berri dute fikziozko film labur hoberenaren atalean.

Kepa Sojo zinemagilearen azken lana, “Loco con ballesta” film laburra,  Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak deitutako Goya sarietarako izendatu berri dute fikziozko film labur hoberenaren atalean.

Karra Elejalde, Goya hauetan zerrendako aktore hoberenerako izendatutakoa, eta Andres Gertrudix aktoreak protagonista dituen filmak, mendira perretxiko bila doazen aita eta seme baten gorabeherak kontatzen ditu “thriller komedia” eran.

2013ko maiatzean estreinatutako Kepa Sojoren laudioarraren lan hau estatu eta nazioarte mailako 100 zinema jaialdi baino gehiagotan lehiatu da eta ibilbide luze horretan 24 sari ezberdin bildu ditu dagoeneko, besteak beste, ikusleen saria Euskal Zinemaren Astean. Otsailaren 7an ezagutuko da Goya saria gehitzerik duen orain arte eskuratutako palmares bikainean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide