Udalak 4 ikastetxetan obrak egiteko dirua eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Azaroan Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean publikatutako agintearen bidez deialdia zabaldu dute ikastetxe bakoitzak obrak egin ahal izateko. Udalaren bitartez lau dira Laudion finantzazioa eskatu duten zentroek, behar desberdinak asetzera bideratzeko asmoz. Proposamenak onartuko balitu, Eusko Jaurlaritzak lan bakoitzaren %60a finantzatuko du diru horrekin.

Fabian Legorburu ikastetxean gimnasioko aldagelak eta biltegia eraberritzeko 74.635,86 euro erabiliko dituzte. Lamuza ikastetxeak, aldiz, kanalizaziora eta atezain automatikoak instalatzera bideratuko ditu 6.236,34 euro.

Azaroan Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean publikatutako agintearen bidez deialdia zabaldu ostean ebatzi dituzte ikastetxe bakoitzari obrak egin ahal izateko egokitzen zaion diru kopurua. Lau dira Laudion finantzazioa jasoko duten zentroak, behar desberdinak asetzera bideratuko dituztenak.

Fabian Legorburu ikastetxeari gimnasioko aldagelak eta biltegia eraberritzeko 74.635,86 euro emango dizkiote. Lamuza ikastetxeak, aldiz, kanalizaziora eta atezain automatikoak instalatzera bideratuko ditu egokitutako 6.236,34 euroak. Lateorron  15.749,98 euro bideratuko dituzte egokitzapen akustikora eta jantokien iluminaziora. Azkena Laudio zentroa izango da, bi pareta nagusi egokitu eta hobetzeko 17.835,40 euroko diru-laguntzarekin.   

Legearen arabera, obrak 2014ko urtarrilak 1 eta 2015eko abuztuak 31 bitarte hasi behar dira. Amaituta egoteko epea, berriz, 2015eko abenduaren 31n bukatzen da. Guztira, EAEn 6.000.000 euro bideratu dira ikastetxeetako obretarako. Lan bakoitzaren %60a finantzatu da diru horrekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide