Arrañoko irisgarritasun proiektua onartu dute

Hirugarren fasean aurkitzen da Arraño auzoko irisgarritasun proiektua. Aurretik Zumalakarregi eta auzoaren arteko lotura bermatu zen, igogailu bidez.

Fase berrian 13 metroko altuerari egingo zaio aurre. Zehazki, igogailutik Larraño kalera arteko lotura egingo da. Bertan aurkitzen diren hiru etxebizitza blokeekin harremanean garatuko da proiektua.

Hirugarren fasean aurkitzen da Arraño auzoko irisgarritasun proiektua. Aurretik Zumalakarregi eta auzoaren arteko lotura bermatu zen, igogailu bidez. Fase berrian 13 metroko altuerari egingo zaio aurre. Zehazki, igogailutik Larraño kalera arteko lotura egingo da. Bertan aurkitzen diren hiru  etxebizitza blokeekin harremanean garatuko da proiektua.

Auzokideek auzo asanbladetan eskatu zuten esku hartzea. Era berean, Udaletik kota aldaketak eta auzokideen zahartzea ikusita proiektuaren beharra azpimarratzen da. Osoko bilkuran behin behineko onarpena egin zen. Ondoren auzokideei aurkeztu zitzaien eta ordutik aurrera alegazioak egin ditzakete.

Bi proposamen planteatzen dira: lehenengo zatian, hurbilketa elementua bukatuko da. Horren bidez oinezkoak igogailu berrira helduko dira. Bigarrenean, berriz, igogailua bera eraikiko da, hiru blokeetarako irisgarritasuna bermatze aldera.

Proiektuaren aurrekontua 431.841,36 eurokoa da. Udal gobernu taldetik 2015eko aurrekontuetan txertatzea analizatzen ari bada ere zaila izango dela aitortzen dute. Izan ere, diru kantitate handia da, eta hurrengo urteetan egin beharrekoa dela iritzita ere zailtasunen jakitun dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide