Lamuza Parkea berreskuratzeko lanei ekitea eskatu die plataformak Arabako Biltzar Nagusiko alderdiei

Gutun baten bitartez Arabako Biltzar Nagusietan ordezkariak dituzten taldeei sinadura bilketan egindako eskakizunei atxikimendua ematea eskatu die SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak.

Eskakizunean, zehazki, Kasinoa eta Musikaren Etxea eror ez daitezen larrialdiko esku hartzeak gauzatzea -hots, parkearen ondarearen jarraipena bermatzea-, eta ondare hori laudioarren behar soziokulturalak asetzeko bideratzea aipatzen dira.

Gutun baten bitartez Arabako Biltzar Nagusietan ordezkariak dituzten taldeei sinadura bilketan egindako eskakizunei atxikimendua ematea eskatu die SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak. Eskakizunean, zehazki, Kasinoa eta Musikaren Etxea eror ez daitezen larrialdiko esku hartzeak gauzatzea -hots, parkearen ondarearen jarraipena bermatzea-, eta ondare hori laudioarren behar soziokulturalak asetzeko bideratzea aipatzen dira.

Atxikimendu publikoaz gain, 2015eko Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuen aurreproiektua lantzen ari direla aprobetxatuta, Lamuza Parkera beharrezkoa den dirua bideratzea eskatu dute plataformatik. Prozesua herritarren, Udalaren eta eragile sozialen parte hartzearen bidez bideratu behar dela aldarrikatu dute. Zentzu horretan lantzen denaren berri ematea ezinbestekoa dela deritzote.

2013ko abenduan piztu zen parkea berreskuratu beharraren eztabaida, Musikaren Etxea erortzear zegoela ikusita. Eraikina 2003tik itxita egon da. Arabako Foru Aldundiak 6000 euro bideratu zituen sendotu eta porrota ekiditeko. Neurriak nahikoak ez zirela iritzita sortu zen herri plataforma. Hori dela eta, egindako ekimenak medio, Laudioko Udalak 34.000 euro bideratu ditu Kasinoan lanak egiteko. Ibilbide horretan kokatzen da Biltzar Nagusietara eramandako eskakizuna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide