Euskara ikasteko bekak handituko ditu Udalak

Euskararako bekak handitzea eskatu zuen udal gobernu taldeak. Guztira, 45.000 euroko partida txertatuko da aurrekontuetan. Irizpideen arabera, matrikularen %50a ordainduko da, orokorrean, langabetuei %100a ordaintzen zaien bitartean. Neurria aurrera atera zen Bildu, Omnia eta PPren aldeko botoekin. PSEk eta PNVk, aldiz, abstentzioa aurkeztu zuten. Hala ere, eztabaida luzea eragin zuen proposamenak, talde gehienek, PPk salbu, ez zuelako parte hartu, udal gobernu taldearen gestio txarra salatu zutelarik.

Euskararako bekak handitzea eskatu zuen udal gobernu taldeak. Guztira, 45.000 euroko partida txertatuko da aurrekontuetan. Irizpideen arabera, matrikularen %50a ordainduko da, orokorrean, langabetuei %100a ordaintzen zaien bitartean. Neurria aurrera atera zen Bildu eta Omnia eta PPren aldeko botoekin. PSEk eta PNVk, aldiz, abstentzioa aurkeztu zuten. Hala ere, eztabaida luzea eragin zuen proposamenak, talde gehienek, PPk salbu, ez zuelako parte hartu, udal gobernu taldearen gestio txarra salatu zutelarik.

Horretaz gain, PSEren ustez bekak ez dira berdinkideak eta gaizki formulatuta daude. Izan ere, langabetuen artean diru sarrerak dituztenak daudela babesten du. Horren ondorioa da pentsiodun pertsonek bekarako aukerarik ez izatea. Horregatik, diru sarreren araberako bekak eskatu zituzten, irizpide ekonomikoan oinarritzea, hain zuzen ere. Horren aurrean, Bilduk 2001etik 2009ra horrela egin zela babestu zuen, baina horrek arazoak eta injustiziak sortzen zituela. Hori dela eta, 2009an bertan, Jon Karla alkate zelarik, egungo proposamena eraman zen, garai hartako PNV, EAE, PSE eta PPk onartu zutelarik.

2011n proposamena berriz onartu zen. 2012an, aldaketa bat eman zen. Izan ere, euskaltegietako zuzendariekin batu ostean, langabetuei diru partida handitzeko proposamena jaso zuten. %50a ordaintzen zitzaien lanean zeudenei eta %75a langabetuei. Neurri hori ere aho batez onartu zen. 2013an langabetuen laguntza handitu egin zen, %80rarte. Zentzu horretan, Bilduk aurretik onartutako irizpideak berritu dituela adierazi du, inongo proposamenik jaso gabe. Hala ere, elkarrizketaren alde agertu da, eta soilik irizpide horiek indartzearen alde egingo duela adierazi du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide